1.- Zuen ikastetxeko ikasle guztiek matematikako azken azterketan atera duten batez besteko nota zenbatetsi nahi duzue. Antolatu taldeka eta egin ikerketa. Horretarako lagin egokia aukeratu, datuak jaso, antolatu tauletan eta beharrezkoak diren grafikoak eta taulak egin ondoren, aurkeztu emaitzak kideen aurrean. Ez ahaztu genero-ikuspegia txertatzea.
2.- Erruleta bat egin behar duzue, nahi dituzuen sariak dituena. Kalkulatu emaitza bakoitzaren probabilitate teorikoa. Ondoren, 100 aldiz birarazi erruleta, datuak jaso, antolatu eta egiaztatu erruleta orekatua dagoen ala ez.

Ikasmaterial honek Hezkuntza Sailaren Onespena du