Estatistika Deskribatzailea

Estatistika diziplina matematikoa da, eta datuen bilketa, analisia, interpretazioa eta aurkezpena ditu ardatz. Beste era batera esanda, zenbakiak informazio esanguratsu bihurtzen dituen diziplina da.

Inguratzen gaituen mundua ulertzen, erabaki informatuak hartzen eta arazo konplexuak konpontzen laguntzen digu.

Horrez gain, esparru akademiko asko, hala nola zientzia, ekonomia, medikuntza, ingeniaritza eta psikologia, neurri handi batean estatistikaren menpe daude.

Begiratu nola, datu batzuetatik abiatuz, kalkulu-orri baten bidez neurri desberdinak kalkulatzen ditugun: (“Kalkulu-orria” bideoa)

Kalkulu-orria

Zuk ere horrelako kalkuluak egiten ikasi nahi baduzu, zoaz IKASGUNERA!